Tolosaldeko Itaiak azaldu duenez, joan den ostiralean, hilaren 23an, gizon batek emakume bat erasotu zuen Tolosako San Joan festetan. «Eraso honen harira, urruntze agindu bat ezarri zitzaion erasotzaileari eta behin baino gehiagotan urratzeagatik atxilotua izan da», adierazi dute.
Itaiatik babes eta elkartasun osoa helarazi die erasotuari eta ingurukoei. «Beharrezkoa dugu emakume langileon aurkako eraso ororen aurrean erantzun eraginkorrak hedatu, horiek gauzatzen dituzten figurak seinalatu eta emakumeok egoera horretatik askatzeko baliabide ekonomiko zein sozialak garatzeari ekitea».