Azalpenak eskatuko ditu Tolosako Udalak, azken egunotan argindarrarekin gertatutako ezbeharren harira

Ataria 2023ko ekainaren 26a

Azken egunotan Tolosako hainbat gune argindarrik gabe geratu ondoren, udalak azalpenak eskatuko dizkio Iberdrolari, eta Eusko Jaurlaritzari esku har dezan eskatuko dio.

Azken egunotan (ekainaren 22ko arratsaldean hiru orduz, eta gaur goizean, beste bost orduz) Tolosako hainbat gune argindarrik gabe geratu dira. Egoeraren larritasuna kontutan izanda, azalpenak eskatuko ditu Tolosako Udalak. «Ezohikoak bezain larriak izan dira mozketak, eta merkatari, ostalari zein herritar askori eragozpen eta kalte handiak sortu dizkigute», esan du.

Udalak, kaltetu modura, nahiz ezinegona adierazi duten herritar, merkatari eta ostalarien izenean, azalpenak eskatuko dizkio Iberdrolari, «gertaera hauen arrazoiak argitu ditzan eta berriz ere gerta ez daitezen neurri eraginkorrak har ditzan». Era berean, Eusko Jaurlaritzari esku har dezan eskatuko dio udalak.

Erlazionatuak

Goiz iluna, Tolosan

Ataria 2023 eka 26 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!