Azken dantza saioa, Zumardiaundian

Ataria 2023ko ekainaren 24a

Arratsaldeko azken geldialdia Zumardiaundian egin dute. Udaberri dantza taldeko bordon dantzariak iritsi dira lehenik, txistularien laguntzaz, eta udal ordezkariak ondoren. Dantzariek aurreskua dantzatu die udalbatzari eta baita herritarrei ere. Dantzara animatu direnek arin-arin eta fandangoa dantzatu dituzte eta kalejiran amaitu dute gaurkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!