Arrameletik iritsi dira Trianguloa plazara, Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, bordon dantzariak eta eskopetariak. Udaberri dantza taldekoek bordon dantza dantzatu ostean iritsi da udal ordezkarien txanda. Andu Martinez de Rituerto alkateak aurreskua dantzatu die, plaza erdian, Tolosa CF eta Hodeiertzeko ordezkariei, beraien urteurrenagatik. Eta ondoren etorri da zinegotzien axeri dantza. Plaza inguratuz zeuden eskopetariek azken tiroak bota dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?