Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda, bordon dantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharrean elkartu dira arratsaldeko saioari ekiteko. Andre Maria elizan geldialdia egin ostean, Arrameleko San Joan kaperarako bidea egin dute, eta arrats otoitzen ostean etorri dira tiro hotsak eta dantza. Guztiek batera, Tringulorako bidea hartu dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?