Sanjoanik ez, surik gabe

Ataria 2023ko ekainaren 23a

Tolosako Andre Mari plazan piztu dute sua, udalbatza eta herritar mordoa bertan zela; Udal Musika Bandak, Udaberri dantza taldeak eta Hodeiertz abesbatzak girotu dute San Joan sua.

Beste herrietan bezala, Tolosan ere piztu dute sua. Herri langileek sua piztearekin batera, Andu Martinez de Rituerto alkateak lore sorta sutara bota du eta Udal Musika Bandak San Joan zortzikoa jo du oholtzan. Eta salto egin dute herritarrek, haur, gazte eta helduek. Batzuek, behin baino gehiagotan.

Horren ostean etorri da Udaberri dantza taldearen emanaldia. Hainbat dantza eskaini dituzte oholtzan, ikustera gerturatu den jendetzaren aurrean. Eta Hodeiertz abesbatzak itxi du ekitaldia.

Erlazionatuak

Suaren gainean

Ataria 2023 eka 23 Tolosa

Suaren ostean, dantza

Ataria 2023 eka 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!