Martxelo Otamendik Aitzol Udal Euskaltegia bisitatu du

Ataria 2023ko ekainaren 19a

Erretiroa hartzeko bi aste falta zaizkiola, euskarazko klase bat eman du Tolosako Euskaltegian. Goizeko klaseetan euskara ikasten ari diren ikasleekin hizketan aritu da, euskarari eta bere ibilbide profesionalari buruz.

Tolosako gau eskolan hasi zen irakasle Otamendi; hura izan zen bere ibilbide profesionaleko lehen lanbidea. Gero, 1982an, Aitzol Euskaltegia sortu zuen Tolosako Udalak, eta bertara joan zen, beste irakasleekin batera. «Kiribil laboral bat egin dut, euskarazko klaseak ematen hasi, eta euskarazko klase bat ematen amaitu dut nire lan ibilbidea. Esaten den moduan, hiltzailea beti itzultzen da krimenaren tokira», azaldu du.

Euskaltegian goizeko klaseetan dabiltzan ikasleekin solasean aritu da eta elkar ezagutzeko aukera izan dute. Bere ibilbidearen nondik norakoak azaldu dizkie ikasleei, baita duela lau hamarkada euskaltegian lanean nola aritu zen ere. Argi ohartarazi die: «Euskara ez da hizkuntza zaila».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!