Haur eta gazteak dira gaurko protagonistak

Leyre Carrasco 2023ko ekainaren 18a

Haurren eguna ari dira ospatzen gaur Tolosan, eta goizean eskulan tailerra eta Zirikazirkus haur ikuskizuna izan dute Zumardian.

Haur eta gaztetxoak ere festan murgiltzeko aukera izan dute aurtengo San Joan jaietan. Horretarako, gaur, haurren eguna ospatzen ari dira, eta goizean ez ezik, arratsaldean ere ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute.

Goizean eguraldia lagun izan dutenez, Zumardiaundian izan dute hitzordua. Bertan, eskulan tailerrean aritu dira. Gutxi batzuk arpegia margotzera animatu dira, haien pertsonai edo animali gustukoen antzera. Tailerrak bukatuta, Zirikazirkus haur ikuskizuna ikusteko aukera izan dute.

Musika ez da faltako gaurko egunean eta oroimen kontzertua izan da, Buru Bihotz elkartearekin elkarlanean eta Orkestina Band Jazpana taldearen dantzaldia. Ondoren, Muare taldearen kontzertua izan da.

Arratsaldean, berriz, 19:00etan, Euskal Herria plazan Tolosako Udal Txistulari Banda antolatuta, txistulari kontzertu berezia eskainiko dute, Euskal Herriko txistulariak eta musikari gonbidatuekin. Gatibu Taldeko abeslaria den Alex Sardui izango da gonbidatu berezia, hain zuzen. 20:30etan Plaza berrian izango den Puro Relajoren kontzertuarekin emango zaio amaiera egunari.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!