Hau da hau kuadrilla festa

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Tolosako San Joan jaien hasiera ofiziala ez da oraindik iritsi, baina gaur festa giroa nagusitu da herrian Kuadrilla Egunarekin.

Guztira 1.500 pertsona inguru elkartu dira Euskal Herria plazan bazkaltzeko, horietatik 70 inguru aurten antolakuntza lanetan aritu diren kuadrilletakoak. Mozorro onenaren saria Ttipi kuadrillakoek eraman dute, Usabalgo onddoak langabezian mozorroarekin. Bazkaria bukatu eta gero, Iratzar taldeak erromeria giroa jarri du plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!