Vasconiak irabazi du VIII. Urtzi Gurrutxaga Oroimenezkoa

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko ekainaren 12a

Argazkia: Tolosa CF.

Larunbatean jokatu zen alebin mailako futbol torneoa Berazubi futbol zelaian, Tolosa CF-k antolatuta. Talde donostiarrak 1-0 irabazi zion etxeko taldeari.

Goizean multzokako fasea jokatu ondoren, 8 talde sailkatu ziren txapeldunen fasea jokatzeko, eta beste hainbestek kontsolazio fasea jokatu zuten. Eskualdeko bi talde sailkatu ziren txapeldunen fasea jokatzeko: Tolosa eta Danena. Final-laurdenetan, Tolosak 7-0 irabazi zion Lazkaori; Danenak, berriz, 1-0 galdu zuen Beasainen aurka. Finalerdietan, tolosarrek goierritarren aurka jokatu zuten, eta 2-0 irabazita, finalerako sailkatu ziren. Beste bi final-laurdenetan, Realak 5-0 irabazi zion Añorgari, eta Vasconiak 3-1 hartu zuen mendean Urnieta. Donostiako taldeen arteko finalerdian, Vasconiak 1-0 irabazi zion Realari, eta beraz, txapelduna erabakitzeko azken lehiarako txartela lortu zuen. 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan, Beasainek 1-0 irabazi zion Realari. Finalean ere emaitza bera izan zen, baina kasu honetan, Vasconiaren alde.

Kontsolazio fasean, eskualdeko lau talde izan ziren final-laurdenetan. Tolosanak (Tolosa CF-ren bigarren taldeak) 2-1 irabazi zion Martuteneri, Billabonak 0-1 galdu zuen Zarautzen aurka, eta Urdiña Txikiren (Tolosa CF-ren hirugarren taldea) eta Intxurreren arteko derbian, alegiarrak izan ziren nagusi: 2-0. Kanporaketa horretako beste partidan, Touringek 1-0 irabazi zion Eibarri. Hain justu, finalerdietan Tolosanaren aurka jokatu zuen Touringek eta 1-2 galdu zuen etxeko taldeak. Zarautz eta Intxurreren arteko partida banako emaitzarekin amaitu zen, eta penaltietan 2-1 irabazi ondoren, kontsolazio faseko finala jokatzeko sailkatu zen Alegiako taldea. Finalean, 2-1 galdu zuen Touringen aurka. Fase horretako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan, bina berdindu ondoren, Tolosanak 4-3 irabazi zion penaltietan Zarautzi.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!