Tolosa CF mendeurrena

Eskualdeko bi taldek jokatuko dute txapelketa fasea

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko ekainaren 10a

Tolosa CF-k antolatuta, alebin mailako VIII. Urtzi Gurrutxaga Oroimenezkoa txapelketa jokatzen ari dira gaur Berazubi estadioko futbol zelaian. 16 talde ari dira parte hartzen, eta horietatik zortzik jokatuko dute txapeldunen fasea, tartean, Tolosa CF-k eta Danenak.

Goizean, multzokako fasea jokatu dute talde guztiek, lau multzotan banatuta. A multzoan, Reala izan da nagusi eta txapeldunen faserako sailkatu da Lazkaorekin batera. Multzo horretako beste bi taldeek, Tolosanak eta Zarautzek, kontsolazio fasea jokatu beharko dute. B multzoan, Vasconia eta Danena sailkatu dira txapeldunen fasera, eta Touring eta Intxurre taldeek kontsolazio fasea jokatuko dute. Eskualdeko bi taldeek eta Touringek puntu kopuru berdina lortu dute, baina aldeko eta aurkako golen arteko aldea txikiagoa zuten zizurkildarrek. C nultzoan, Tolosa CF eta Añorga sailkatu dira txapeldunen fasea jokatzeko, eta Billabonak eta Martutenek kontsolazio fasea jokatuko dute. Azkenik, D taldean, Beasain eta Urnieta izan dira onenak, eta ondorioz, bigarren faseko adar nagusirako sailkatu dira. Urdiña Txikik eta Eibarrek kontsolazio fasea jokatu beharko dute. Ondorioz, eskualdeko bi talde sailkatu dira txapeldunen faserako, eta gainerako laurek kontsolazio fasean jokatuko dute.

15:00etan hasiko dira bigarren faseko partidak. Eskualdeko taldeei dagokienez, txapeldunen fasean, final-laurdenetan, Tolosa CF-k Lazkaoren aurka jokatuko du, 15:25ean hasita, eta Danenak Beasainen aurka neurtuko ditu indarrak, 16:15ean hasiko den partidan. Bi partida horietako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute finalerdia. Final-laurdenetako beste partidak, Reala-Añorga (15:00etan) eta Vasconia-Urnieta (15:50ean) izango dira.

Kontsolazio fasean, berriz, eskualdeko taldeei daokionez, Tolosanak Martuteneren aurka jokatuko du 15:00etan, Billabonak Zarautzen aurka, 15:25ean, eta azkenik, Urdiña Txikiren eta Intxurreren arteko derbia izango da, 16:15eatik aurrera. Beste partida Touring eta Eibar taldeen artekoa izango da, 15:50ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!