Laskorain Bigarren B mailara igo da

Ataria 2023ko ekainaren 3a

Igoera faseko finala jokatu dute Gernikaren aurka, eta 3-4 irabazi dute tolosarrek, ondorioz, Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igo dira.

Gernikako Santanape kiroldegian jokatu da partida erabakigarria arratsaldean, eta tolosarrek lortu dute garaipena: 3-4. «Elkarrekin egin dugu!», esan dute Laskorain taldekoek Komunitatean idatzitako testuan.

Finala «emozio handikoa» izan zela azaldu du Mikel Juaristi Laskorain taldeko jokalariak. Lehenengo zatian banako berdinketarekin joan ziren, baina atsedenaldira iritsi baino lehen bi gol jaso zituzten tolosarrek eta 3-1ekoarekin bukatu zen lehen zatia. Bigarren zatiaren bukaera aldera bigarren gola sartu zuten horitxoek. «Azken minutuetan atezain-jokalariarekin min handia egin genien eta bi gol sartu genituen horrela. Azkenekoa 50 segundo falta zirela izan zen», esan du Juaristik. «Beraz, emozio handiz bizi genuen, eta berriro Bigarren B mailara itzultzea aurreko urtean jarritako helburua betetzea esan nahi du guretzat. Hiru urtez egon ginen maila horretan eta itzultzeko gogoa genuen». Laskorain jokalariak gaineratu duenez, «denboraldi zail bati emaitza biribilena eman diogu, oso gustura gaude eta helburua lortu dugunaren sentsazioarekin geratu gara orain».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!