Aurten ekainaren 17tik 25era ospatuko dira San Joan festak Tolosan, eta ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira. Tolosako Udalak postu horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalduko du bihar eta ekainaren 9ko 14:15ak arte aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek.
Hiru modu ahalbidetu ditu udalak eskaera egiteko:
- Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astean zehar 7:15etatik 14:15etara; ostegunetan 19:00ak bitarte.
- Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutun-azal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.
- Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek eta elkarteek.
Kaleko postu motak
Antolakuntzak erabakiko du aukeratutako postuen kokapena eta janariak saltzen dituzten furgonetak eta globoen salmenta modalitatea soilik hartuko dira kontuan.
Janari salmenta (food-truck)
- Kokalekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza.
- Ordutegia: 22:00-6:00.
Globo salmenta
- Kokalekua: kalez kaleko salmenta
- Ordutegia: postuak 9:00etatik aurrera jarri ahal izango dituzte eta 00:00etarako jaso.
Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria esteka honetan daude eskuragarri. Informazio gehiagorako, herritarrak Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke harremanetan 943 670 383 telefono zenbakira deituz, festak@tolosa.eus helbidera idatziz edota kultur etxeko bulegoetara bertaratuz, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera (10:00-13:00 edo 16:30-19:00).