Ekainaren 22an ospatuko dute IV. Helduen Eguna Tolosan

Ataria 2023ko maiatzaren 18a

Urtero moduan, Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek, Tolosako Udalaren laguntzarekin, IV. Helduen Eguna antolatu dute, ekainaren 22an.

Tolosako San Joan jaien barruan antolatu dute eguna; hala ere, ekainaren 20an eta 21ean ere egingo dituzte ekitaldiak.

Egitaraua:

  • Ekainak 20, asteartea
    • 10:00. Mus azkarreko XIII. San Joan Txapelketa eta II. Puntxo Txapelketa Iturriza elkartean.
  • Ekaina 21, asteazkena
    • 11:30. Toka Txapelketa Harizpe elkartean.
  • Ekainak 22, osteguna. IV. Helduen Eguna.
    • 12:00. Txupinazoa Iturriza elkartean eta poteoa txarangarekin.
    • 14:00. Bazkaria Zerkausian, Tolosako 4 erretiroduni omenaldia eta dantzaldia Iñigo Perurenarekin. Bazkarirako txartelak salgai daude ekainaren 19ra bitarte. Prezioa: bazkideek 23 euro, eta bazkide ez direnek 26 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!