34 urte, 120 aterki

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko maiatzaren 6a

Etxerat elkarteak eta Tolosaldeko Sarek deituta, mosaiko erraldoia egin dute aterkiekin, 'Etxera' hitza osatuz, Tolosako Zerkausiko goiko solairuan.

Espetxe ibilbidean oztoporik ez dutela nahi aldarrikatu eta salbuespen neurriekin amaitzeko unea dela adierazi nahi izan dute, eta «34 urte iraun dituen urruntze politikaren ekaitzari aurre egiteko» ireki dituzte aterkiak. 120 aterki jarri dituzte mezua osatzeko; herritarren erantzuna, ordea, oso ona izan da, eta batzuk mosaikotik kanpo geratu behar izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!