Asuncion klinika

Asuncion klinikako langileek lanuzteak eta greba egunak deitu dituzte

Ataria 2023ko apirilaren 27a

Jarreraz aldatu, eta langileen erosahalmena bermatu eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmena negoziatzea eskatu diote zuzendaritzari. Aurrerago emango dute mobilizazioen daten berri; aurreratu dutenez, maiatzaren 2an kotxe karabana egingo dute Tolosan.

Gaur goizean, astearte eta ostegunero egin ohi duten bezala, Asuncion klinikako (Invizako) langileak, klinikako kafetegiaren aurrean elkartu dira hamar minutuz bizi duten egoera salatzeko.  Langileek adierazi dutenez, beraien hitzarmenak ez aurrera ez atzera jarraitzen du. «2022ko martxoan eratu zen negoziazio mahaia, denbora aurrera doa eta zuzendaritzak ez ditu murrizketak besterik proposatzen». Horregatik, langileek, lanuzteak eta greba egunak deitzea erabaki dute. Aurrerago emango dute mobilizazioen daten berri; aurreratu dutenez, maiatzaren 2an kotxe karabana egingo dute Tolosan.

Klinikako langileek gogorarazi dutenez, zerbitzu publikoa eskaintzen dute, «beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena». «Urteak daramatzagu lan baldintza duinak borrokatzen, eta hitzarmenaren kasuan, lan jardunari begira, administrazioko azpikontrata askotan astean 35 ordu lan egiten dituztenez, hori da erreferentzia hitzarmen berri honetarako», gaineratu dute. Soldata igoerari dagokionez, KPI-aren erreferentzia duten igoerak eskatzen dituzte. «Onargaitza baita negoziazio honen ondoren langileak lehen baino pobreagoak izatea», esan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!