Mattin Zubeldia, Europako Gazteen Jaialdi Olinpikorako behin-behineko zerrendan

Ataria 2023ko apirilaren 11

Tolosar igerilari gazteak, bizkar estiloko 200 metroko proban parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen Gijonen jokatutako Neguko Espainiako Txapelketan. Uztailaren 23tik 29ra jokatuko da Europako Txapelketa, Mariborren (Eslovenia).

Uztailaren 23tik 29ra, Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoa (FOJE) ospatuko da Mariborren (Eslovenia). Espainiako Igeriketa Federazioak, Gijongo Neguko Espainiako Txapelketa jokatu ondoren, lehiaketako igerilarien behin-behineko zerrenda argitaratu du. Hautatutakoen artean dago Mattin Zubeldia Oteiza, Tolosaldea Igeriketa Taldeko igerilaria. Tolosar gazteak bizkar estiloko 200 metroko proban Europako txapelketan parte hartzeko eskatzen zen gutxieneko marka lortu zuen, Gijonen. Gainera, 16 urtekoen finalean bigarren postuan sailkatu zen.

Federazioko ordezkariek zehaztu dutenez, behin betiko proba-programa duten kirolarien deialdi ofiziala eta entrenatzaileen eta laguntza-taldearen deialdia txapelketaren aurreko asteetan argitaratuko dituzte.

Behin-behineko zerrenda

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!