Tolosako Usabal kiroldegiko langileen greba

«Berdin jarraitzen dugu, erantzunik gabe»

Ataria 2023ko martxoaren 25a

Manifestazio jendetsua egin zuten, atzo arratsaldean, Tolosako kiroldegiko langileek; bihar izango dute azken eguna greban.

Tolosako kiroldegiko langileek azaldu zutenez, ez dute inolako erantzunik jaso enpresaren aldetik: «Berdin jarraitzen dugu, erantzunik gabe; astelehenean lanera itzuli beharko dugu eta ea orduan zer esaten duten». Lan hitzarmena negoziatzeko eskaria egiten ari dira langileak, eta hamaikagarren greba eguna izango dute biharkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!