Elkartasun urratsak egin dituzte tolosarrek, Malawiko herritarrei laguntzeko

Ataria 2023ko martxoaren 21a

250 lagunek parte hartu zuten larunbatean Tolosan Herrikide ikastetxeak antolatutako 'Elkartasun Urratsak' ekimenean. Guztira, 1.657 kilometro egin zituzten, ur edangarriko iturrietarako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Ikasle, guraso eta irakasle askok parte hartu zuten ikastetxeak antolatutako ekitaldian; bakoitzak bere erritmoan eta bere moduan egin zuen ibilbidea, baina denek helburu berarekin. Kirikiño aisialdi taldeak ere bat egin du kanpainarekin.

Bideoa: Kirikiño aisialdi taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!