Gizon bat epaituko dute, 2019an Tolosan beste gizon bat engainatu eta bortxatzeagatik

Ataria 2023ko urtarrilaren 12a

Gipuzkoako probintzia auzitegian izango da epaiketa, datozen asteetan. Bi delitu leporatzen dizkiote: giza salerosketakoa eta bortxaketa jarraitukoa.

Hilabete honetan epaituko dute 2019an Tolosan atxilotu eta kautelazko neurriekin aske geratu zen 52 urteko gizonezkoa. Errumaniar jatorriko 40 urteko gizonezkoa hona ekarri, engainatu, bortxatu eta eskean ibiltzera engainatzeagatik epaituko dute.

Behin-behineko akusazioaren idazkian, Fiskaltzak 16 urteko kartzela-zigorra eskatzen dio akusatuari, bai eta kartzelatik atera ondoren zaintzapeko zortzi urteko askatasuna ere. Era berean, Herri-salataritzak eskatzen du erruztatuak 20.000 euroko konpentsazioa eman diezaiola biktimari, eta ezin duela harekin komunikatu edo harengana hurbildu.

Fiskaltzaren bertsioaren arabera, auzipetuak kaltetua sare sozialen bidez ezagutu zuen eta lana eskaini zion; gero, txabola batera eraman eta bortxatu egin zuen. Bertsio horretan jasotzen da, gainera, bertan egoteko eta bizitzeko aukera emateagatik, diru kantitate bat ordaintzera behartu zuela biktima. Azkenik, eskean ibiltzera behartu zuen, eta bildutako dirua berari eman ziezaiola exijitu zion.

Biktima bi aldiz saiatu zen ihes egiten. Lehenengoan, akusatuak aurkitu zuen, eta txabolara eraman zuen berriro. Bigarrenean, ordea, ihes egitea eta poliziari egoeraren berri ematea lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!