Kautelazko neurriekin aske geratu da sexu erasoagatik atxilotutako gizonezkoa

Ataria 2019ko azaroaren 11

Igandean, 40 urteko gizonezko batek Tolosan sexu erasoa jasan zuela salatu zuen. Ertzaintzak, 52 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen ondoren. Gaur, epailearen aurretik pasa da. 

Ertzainek atzo atxilotu zuen 52 urteko gizonezkoa Tolosan, sexu erasoagatik. Aurrez, 17:00ak inguruan, 40 urteko gizonezko batek sexu erasoa salatu zuen; larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman eta bertan artatu zuten.  Iurreamendi inguruko txabola batean gertatu zen ustezko sexu erasoa. 

Atxilotua gaur pasa da epailearen aurretik eta aske geratu da kautelazko neurriekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!