Festan amaitu da Shanti Txapelketa

Irati Saizar Artola 2023ko urt. 5a, 18:00

Amaitu da Gabonetan egiten duten areto futboleko Shanti Txapelketa; gaur goizean jokatu dira finalak, eta sari banaketarekin batera hainbat omenaldi egin dituzte.

Goizean zehar jokatu dira Shanti Txapelketako finalak. Giroa bero, harmailak jendez gainezka izan ditu Usabal kiroldegiko kantxak. Lehia estuak ikusi diren arren, animo oihu, txalo zaparrada eta gaztetxoen ilusioak gain hartu die partidetako emaitzei. Kirolagunak Kirol Elkartea aritu da guztia antolatzen, eta antolaketarako izan dituzten «oztopo, traba eta zailtasunak» alde batera utzita, esan dute, Tolosako Udalaren aldetik, behintzat, Gabonetako Shanti Txapelketa eta San Juanetako Arsenal Txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dutela. Haur zein gurasoek, pozez, txaloka hartu dute berria.

Berrogeigarrenez antolatu da Santi Txapelketa, eta sari banaketarekin batera, antolatze lanetan lehen harria jarri zuten Angel Mari eta Jabier Zurutuza anaiak omendu dituzte, baita urte askotan antolatzen ezpada epaile lanetan aritu den Enrike Gomez ere. Sariak banatzeko, Irene Caminosen laguntza izan dute. Ez du nolanahiko sarrera egin kantxara: bizikletaren gainean, eskailerak gora eta behera ibili da jendartean eta kantxan bertan erakustaldia ere eskaini du sariak banatu aurretik. 

Sailkapenak

  • Benjamin mutilak 2014
    1. Tximistak
    2. Pantera junior
    3. Arrano beltzak
    4. Tximistak B
  • Benjamin neskak 2014
    1. Turukutraku musika denda
    2. Pantera beltzak
    3. Turukutraku musika eskola
    4. Beastiko tigre txikiak
  • Benjamin mutilak 2013
    1. Urrezko baloiak
    2. Trumoiak
    3. Herensugeak
    4. Lehoi gorriak
  • Benjamin neskak 2013
    1. Tximistak
  • Alebin neskak
    1. Sorginak
    2. Pitufinas
    3. Eskorpioiak
    4. Sugandilak
  • Alebin mutilak
    1. Egarriko tigreak
    2. Suge beltzak
    3. Goxobi
    4. Marrazo urdinak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!