Areto futbol txapelketak ezingo dituztela antolatu diote Kirolagunak Kirol Elkartekoek

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Eguberrietan Shanti Txapelketa antolatzen dute eta San Juan jaien inguruan Arsenal Txapelketa. Tolosako Udaletik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik txapelketa horiek antolatzeko jasotako «oztopo, traba eta zailtasunei» egotzi diete aurrera begira antolatzeko ezintasuna adierazteko.

Kirolagunak Kirol Elkarteak ohar bat zabaldu du, azken urteetan antolatzen ari diren areto futboleko  Shanti eta Arsenal txapelketen inguruan. «Umeengan nork pentsatzen du?» izenburupean, aurrera begira txapelketa horiek ezingo dituztela antolatu azaldu dute: «Tolosako Udala eta Gipuzkoako Foru aldundiaren aldetik Shanti eta Arsenal txapelketak antolatzeko jaso ditugun oztopo, traba eta zailtasunak direla medio, Kirolagunak Elkarteari ezinezkoa izango zaigu datozen txapelketak antolatzea». 

Elkartetik gaineratu dutenez, «gure helburua, Shanti Kirolakek eta Arsenal elkarteak ekin zioten lanari jarraipena ematea izan da hasieratik, umeek txapelketa hauek jokatzeko duten ilusioa eta ametsa betetzeko». Bide batez, laguntza eskaini dieten guztiei «eskerrik beroenak» eman dizkiete. «Pena handiz, gure ibilbidea utzi diguteneraino izan da» esanez bukatu dute oharra. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!