Urtezahar eguna bizikleta-zale askok gorriz markatu dute Tolosan. Izan ere, Oriako Txirrindulari Eskolaren hitzordua kontsolidatzen ari den zita da. II. Pablo Arsuaga Oroimezkoa lehiatu da gaur Iurreamendiren magalean, eta bertan gainera, jokatu da Euskadiko Txapelketa, maila guztietan.
Open mailan podiuma osatu duten hiru txirrindulari profesionalek lasterketa burua osatu dute, lasterketaren uneren batean. Baina azkenik txapela Ion Izagirre Insaustik jantzi du, ibilbidearen 8 itzuliak 1.02.22ko denboran osatuz. Bigarren postua Caja Ruraleko Jonathan Lastrarentzat izan da, 30 segundora. Eta hirugarrenik, Iñigo Gomezek zeharkatu du Laskorain ikastola aurreko helmuga. Zaleek bero txalotu dute txirrindularien lana, Xabier Usabiagaren iruzkiek lagunduta.
Ion Izagirre helmuga zehartzerakoan, unea goxatu du. Zaleei eskua emanez zeharkatu du helmuga, besoak altxatuz. Behin helmuga zeharkatuta "pozik" azaldu da: "Urteko azken probarekin pozik; berotuta, ordubeteko esfortzua aspaldi egin gabe nengoen eta nabaritzen da. Ibilbidea gustatu zait; oso azkarra izan da, lehorra zegoen. Kostatu zait aurrekoak harrapatzea, baina disfrutatu dut, jende pila juntatu da eta polita izan da".
Emakumezkoetan Olatz Odriozolak, Zaloa Trevillak eta Ainara Elbustok osatu dute podiumeko hirukoa. Oroigarriak eskuetan, Odiozolak Euskadiko txapeldunaren maillota jantzi du.
Oroimenean
Sari banaketa ekitaldiak une gogoangarriak izan dituzte. Esaterako, Pablo Arsuagaren familiakoak, emaztea eta semea, sari emaile lanetan aritu dira. Arsuaga familiaren lana, txirrindularitza mundan, saritu nahi izan dute eta oroigarria eta lore sorta eskaini zaie.
Javi Oterorentzat ere minutu bateko isilunea izan da. Txirrindularitzarekin harremana izan du Oterok, eta Oriakokoek unea baliatu dute bere lana eskertzeko.
Unai Iribarrek, bere oroigarria ere jaso du, Aitor Aiertza Oriakoko kidearen eskutik, egiten ari den kirol ibilbidea eskertuz.
Azkenik, Euskadiko txapeldun guztiek, maila guztikoak, euren maillotak jantzita familia argazkia atera dute.
SAILKAPENA
OPEN
- Ion Izagirre Insausti. Cofidis. 1:02:22 (8 itzuli)
- Jonathan Lastra Martinez. Caja Rural-Seguros RGA. 1:02:52 (8 itzuli)
- Iñigo Gomez Elorriaga. Caravanas Erandio. 1:03:03 (8 itzuli)
MASTER 30
- Iñaki Carro Meabe. Scbikers Club Ciclista.
- Andoni Etxebarri Costa. Aldapa Cycle Store.
- Eralntz Uriarte Okamika. Ciclos Yurrebaso.
OPEN. EMAKUMEAK
- Olatz Odriozola Mujika. Bizikleta.com. 0:47:23 (5 itzuli)
- Zaloa Trevilla Martin. Caravanas Erandio. 0:48:25 (5 itzuli)
- Ainara Elbusto Arteaga. Saltoki-Conor-Berriainz. 0:48:40 (5 itzuli)
JUNIOR. EMAKUMEAK
- Nahia Arana Quintanilla. Seguros Bilbao-Mirabilla.
- Nahia De Miguel Etxebarria. Bioracer-Aurubis.
- Valeria Mouro Alvarez. Seguros Bilbao-Miribilla.
JUNIOR
- Hodei Muñoz Gabiña. Fundibide-Esselle-Sebal.
- Asier Beraza Monoyo. Seguros Bilbao-Mirabilla.
- Gorka Corres Ibañez de Opakua. Grupo Eleyco-Iturribero.
KADETE. EMAKUMEAK
- Nahia Garcia Bidaburu. Cafe Dromedario/Flotamet.
- Maier Olano Arozena. ZU_K / Limousin.
- Irati Aranguren Carbayeda. Andoaingo Txirrindulari Eskola.
KADETE
- Iker Colmenero Larrakoetxea. Luyando-Ganzedo-3 Lezamauto.
- Aner Irizar Rodriguez. Goierri Kirol Elkartea.
- Eñaut Bilbao Arriaga. F2 informatica-S.C.Amorebieta.
MASTER 50/60
- Xabier Mendiaraz Arrillaga. Caravanas Erandio.
- Iñaki Parada Vazquez. Einnek-Ona Cycling Team.
- Nico Llano Sanchez. Baskonia Trek.
MASTER 40
- Oscar Gonzalez Rodriguez. Telleriarteko Txirrindulari elkartea.
- Gaizka Pujana Barquin. Kobacycling Team.
- Unai Yus Kerejeta. Nesta.