Tolosako mugak ezagutzeko bigarren etapa, igandean

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Alpino Uzturre Mendi Elkarteak antolatu du ibilaldia, eta Tolosak Albiztur, Legorreta eta Ikaztegietan dituen mugetatik igaroko dira.

Albizturko (360 metro) Intxur alde baserritik irtengo dira, Douglas izei-basoraino. Bertan ikusiko dute Gipuzkoako zuhaitzik altuena. Gaur egun, 55 metro neurtzen duen Douglas izeia da eta 3,6 metroko perimetroa du. Gainera, inguruan tamaina handiko 40 izei baino gehiago daude. Ondoren, Intxurreko gailurreraino (743 metro) iritsiko dira. Jaitsiera Urdaneta baserri zaharretik pasatuz egingo dugu, eta Basabe errekari jarraituz, Ugaran Tolosako auzora iritsiko gara. Azkenik, Ikaztegietaraino jarraituko dute.

Irteera goizeko 08:00etan izango da San Franzisko eliza ataritik. Irteerara iristeko, Tolosa-Bidania (To 05) zerbitzuko autobusa hartuko dute. Bukatutakoan trenez bueltatuko dira Tolosara Ikaztegietako geltokitik. Informazio gehiago eta izena emateko hiru aukera daude: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edota 943 652 789 telefono zenbakira deituz. Izena emateko azken eguna osteguna da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!