Irteera, Tolosako mugetatik

Ataria 2022ko aza. 11a, 11:58

Alpino Uzturre Mendi Elkarteak antolatu du ibilaldia, azaroaren 20rako. 08:00etan irtengo dira Tolosako San Frantzisko eliza ataritik; izena emateko azken eguna azaroaren 17a da.

Tolosak herri askorekin egiten du muga: Hernialde, Alkiza, Albiztur, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Amezketa, Azkarate (Araitz, Nafarroa), Lizartza, Orexa, Gaztelu, Belauntza, Eldua, Ibarra, Amasa-Villabona, Irura eta Anoeta. Enirio-Aralar mankomunitatearekin ere muga egiten du puntu batean. Hori dela eta, azaroaren 20rako, irteera antolatu du Alpino Uzturre Mendi Elkarteak.

Pasaban lantegitik (220 metro) abiatuta, Errondosoro baserritik pasatuz, Urkizura eta handik Herniozabal tontorrera (1.011 metro) igoko dira, eta gero, Udeta iturritik pasatuz Malaka baserrira jaitsiko dira. Ondoren, Lizarbakarra erreka jarraituz (PR Gi 114), Hernialdeko Bentan bukatuko dute. Tolosak Hernialde, Alkiza eta Albizturrekin dituen mugetatik pasako dira. 17 kilometroko ibilbidea da, 1.254 metroko desnibel positiboarekin, eta 6 ordutan egitea aurreikusten dute.

Goizeko 8:00etan irtengo dira Tolosako San Frantzisko eliza ataritik. Ibilaldiaren irteera puntura (Pasaban lantegia) iristeko Tolosaldea Bus zerbitzuko autobusa hartuko dute (To05: Tolosa-Bidania).
 

Informazio gehiago izateko eta izena emateko hiru aukera daude: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edota 943 652 789 telefonora deituz.

Irteeraren bideoa:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!