Baserritarren tokia hartu dute emakume sortzaileek

Jon Miranda Labaien 2022ko abenduaren 11

Nomadak Gaitun! azoka egin du asteburuan Dinagu kolektiboak Tolosako Zerkausian; Euskal Herriko emakume sortzaileak elkartzea du helburu eta hogeita hamar postu baino gehiago jarri dituzte.

Tolosako Zerkausian atzo eta gaur Nomadak Gaitun! azoka ikusteko aukera dago. Atzo arratsaldean eta gaur 15:00ak arte emakume artisauen 30 postu baino gehiago egongo dira jarrita Tolosan. Gainera, umeen txokoa ere egongo da azokak irauten duen bitartean.

Dinagu kolektiboak antolatu du Tolosan azoka ibiltaria. Euskal Herriko emakume sortzaileen kolektiboa da Dinagu eta emakume sortzaileak elkartzea du helburu.

Arratsaldeko lehen ordura arte izango dira honako postu hauek Zerkausian. Euren produktuak erosteko aukera izango da bertan:

ABENDUAK 11, TOLOSA
11:00-15:00. Ione Larrago; Amalur; Ehule; Natural Killer; Lohiart; Izpiliku; Gigil; MR Laspiur; Laiavarela; Barock; Adricaliptica; Tai Day Studio; Emi Artesania; Itzal; Gorakat; Zizka Mizka; Laino Danen Gainetik; Helena Agell; EM Proiektuak; Suma Flowers; Marrabila; Berexi Art; Biziki; Hirutxoak; Pott Keramika; Isla Pitxiak; Lavandula; Kaori; AMLU; Luma Modaetikoa; Koöl Studio; Zura Tree eta Iñurri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!