Tolosako Udalak bat egin du Euskaraldiarekin

Ataria 2022ko azaroaren 17a

Herritarrak animatu ditu ariketa honetan 'Ahobizi' edo 'Belarriprest' gisa izena eman eta parte hartzera. Bihar, azaroak 18, ekingo zaio Euskaraldiaren hirugarren edizioari.

Aurrekoak bezala, indartsu, gogotsu eta ilusioz beterik dator 2022ko ariketaldia ere. Oraingoan helburu izango du hizkuntza ohiturak astinduz eta aldatuz, euskararen erabilera indartzea eta zabaltzea. Horretarako, euskara ulertzen dunen hiztunak aktibatu nahi dira, ohiko ahobizi edo belarriprest rola aukeratuta, Tolosako zein gainerako udalerri parte-hartzaileetako kaleak bete eta euskara guztietan hizkuntza nagusia izan dadin.

200 arigune baino gehiago Tolosan

Euskaraldia hasi bezperan, Tolosan, 70 entitatek eman dute izena (ikastetxeak, komertzioak, enpresak, elkarteak. Kirol edo kultur taldeak… baita, noski, Tolosako Udalak ere. Guztien artean, 200 arigune baino gehiago sortu dituzte, hau da, herriko erakunde, enpresa edota elkarteetan euskara erabiltzeko 200 gune babestu.

Esan bezala, Tolosako Udalak, euskararen aldeko konpromisoan, bat egin du Euskaraldiarekin eta tolosar oro gonbidatzen du, Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu eta euskararen alde ariketa honetan parte hartzera, guztion arteko elkarlanari esker, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin eta guztion artean, gure hizkuntzari bultzada eman eta honen erabilera indartzen, zabaltzen eta hedatzen jarraitzeko. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!