Bideoklipa

Amaterra taldeak 'Izan ala ez izan' kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Ataria 2022ko azaroaren 8a

Erviti Studio ekoiztetxean grabatu zuten diskoko kantua da Izan ala ez izan. Valverde taldekideak sortu zuen kantua eta Xabi Zeberio tolosarrak egin ditu moldaketak. Bideoklipa, berriz, Miguel Casik eta Iñaki Lopetegik grabatu eta editatu dute.

Laida Dominguez, Maitane Ezpeleta, Xabier Valverde eta Iñaki Letamendia laukote tolosarrak Amaterra izeneko taldea sortu zuten iaz. Eter izeneko diskoa grabatu zuten, eta abenduan Topic-en eskaini zuten kontzertuarekin eman ziren ezagutzera.

Izan ala ez izan - letra

Iraganeko mamuak, agertu zaizkizu bart
Beharbada bila zenbiltzan, beharbada beti dituzu zai
Nork jasango lituzke munduaren ukaldiak
Izan ala ez izan, horra hor auzia, Herio loaren besoetan
Antzezpenaren, azken paradan, Ulertuko duzulakoan
Izan ala ez izan, izan ala ez izan

Maitsaun gaitzetsiaren, pena daramazu
Bizi astun baten nekepean, kexu-izerditan
Nork antzeztuko luke, erein den zalantza
Izan ala ez izan, (...)

Utopiaren melodraman, oinak bustita zoaz
Zalantzak  baliatuz tinko mantendu
Funtzioa hau, amaitu da
Izan ala ez izan, (...)

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!