Tolosa, gozogintzaren hiriburu

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko urriaren 29a

Ehunka bisitari gerturatu dira Trianguloa plazako postuetara, azokaren 28. edizioan; euskal pastela balioan jartzeko lan egiten duen Eguzkia elkartea izan da aurtengo gonbidatu nagusia.

Urteko azokarik gozoena egin dute goizean, Tolosan: Tolosa Goxua. Herriko gozogileekin elkarlanean, tradizioa eta berritasuna uztartuz, erreferentzialtasuna lortu duen azoka berezia da. Gaur, bertako nahiz inguruko gozoak ezagutu eta dastatzeko aukera izan da Trianguloa plazako 23 postuetan. Tolosaldeko, Euskal Herriko beste txokoetako eta Kantabriatik etorritako gozogileen 19 postu eta eztigintzako beste lau jarri dituzte.

Aurreko urteetako edizioekin alderatuta, berrikuntzak izan dira. Euskal pastela edo biskotxa izan da aurtengo protagonista. Bere tradizioa berreskuratu eta balioan jartzea helburu duen Eguzkia elkartea gonbidatu dute, eta bertako kideen laguntzarekin, euskal pastel erraldoiak 1.000 zatitan banatu, eta gerturatu diren bisitariei eman dizkiete, herriko lau gozogile artisauen laguntzarekin.

Erlazionatuak

Irantzu Karrera eta Naiara Uranga, gozogile onenak

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 urr 29 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!