Amarozko batzarrak ez du gaurko irekiera ekitaldian parte hartuko

Ataria 2022ko urriaren 21a

Tolosako Udalak Auzoetxe eremuko irekiera ekitaldia egingo du gaur. Auzo Elkarteko batzarrak sare sozialen bidez izan du ekitaldiaren berri eta esan du ez duela parte hartuko.

Amarozko Auzo Elkarteko batzarrak erabaki du ez duela udalak gaurko antolatu duen Auzoetxe eremuko inaugurazio ekitaldian parte hartuko. Auzotarrek azaldu dutenez, asteazken arratsaldean eta sare sozialen bidez izan zuten ekitaldiaren berri eta ondorioz udal gobernuaren ordezkari batekin jarri ziren harremanetan; «inaugurazioa ostiralean izango zela aitortu zigun». Horren aurrean, gogoratu nahi izan dute Amarotzen 50 urte daramatela auzolanean eta elkarrekin hamaika ekimen atera dituztela aurrera: «beraz, ez dugu ulertzen auzotarron parte hartzeari esker gauzatutako proiektu baten inaugurazioan, auzoa bera parte ez izatea». Horiek horrela, gaurko ekitaldian ez dute parte hartuko eta iragarri dute auzotarrek antolatutako irekiera ekitaldia izango dela laster.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!