San Esteban auzoan lasterka, 340 gaztetxo inguru

Irati Saizar Artola 2022ko urriaren 12a

Tolosako Herri Krosa egin dute goizean, San Esteban auzoan; izena ematerakoan, Saharako kanpamenduetarako umeei bidaltzeko eskola materiala jaso dute.

Umore ederrean egin dute korri 340 haur inguruk, Tolosako Herri Krosean. San Esteban auzoan Kultur Astea ari dira ospatzen, igandera bitarte, eta urteroko hitzorduari, lasterketari, gaur egin diote lekua. Kros txikiaren kasuan, zazpigarren edizioa izan da aurtengoa. Beste urte batez, bi mailatan banatu dituzte lasterkariak. 9 urtera arteko haurrek, 500 metroko ibilbidea osatu dute, eta 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek, berriz, 1.250 metro egin dituzte.

Bi kasu hauetan, ez dute sailkapenik egin, parte hartzea eta ondo pasatzea izan dutelako helburu. Era berean, izena ematerakoan, Saharako kanpamenduetarako umeei bidaltzeko eskola materiala entregatu dute parte hartzaileek, eta kaxa batzuk bete dituzte. Tolosaldea Sahararekin elkartea arduratuko da materiala kudeatzeaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!