«Denbora libre nahikoa banuenez, ekimen interesgarria iruditu zitzaidan»

Jon Miranda Labaien 2022ko urr. 9a, 07:57

Javier Martikorena. J.M.

Javier Martikorena tolosarrak 75 urte ditu eta duela 15 urte eman zuen lehen aldiz izena Beti Ikasten jardunaldietan.

Noiz eman zenuen izena eskola hauetan?

Sorreran eman nuen izena lehen aldiz, duela 15 urte. Mugabe elkartearen ekimenak eman zigun aukera hasteko eta jarraipena bermatzen ez zigutenez geure elkartea sortzera erabaki genuen. 20 bat lagunek hartzen genuen parte hasieran. Urte gutxi batzuetan kopuru horretan mantendu ginen, baina azkenaldiaz urtez urte geroz eta jende gehiago animatzen da. Gainezka egingo dugula dirudi.

Zergatik erabaki zenuen izena ematea?

Mekanikaria nintzen eta erretiroa hartu nuenean eman nuen izena esperientziaren eskola deitutako horietan. Denbora libre nahikoa banuenez, ekimen interesgarria iruditu zitzaidan. Trebatzeko aukera eta aldi berean beste jende batekin harremana egiteko bidea ematen digu hitzaldietan parte hartzeak.

Urte guztiotan arreta eman dizu hitzaldiren batek?

Interesgarriak izan diren hizlari asko egon dira, gurekin lehen urtetik parte hartzen dutenak. Gogoan daukat Ibarretxe lehendakaria ere etorri zela gurera. Ikasturte hartan, izen handiko hizlariak etorri ziren.

Hitzaldietan jorratutako gaiak zeuen kabuz lantzen al dituzue gero etxean?

Sakontzeko zenbait erreferentzia ematen dute hizlarietako batzuk. Dena den norberak nahi duen konpromisoa hartzen du; ez da derrigorrezkoa parte hartzea, eta noski, ez da azterketarik gainditu behar ikasturte amaieran.

Erlazionatuak

Ikasteari ez zaio behin ere uzten

Jon Miranda Labaien 2022 urr 09 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!