«Gure belaunaldiko jendeak formazio gabezi bat izan dugu»

Jon Miranda Labaien 2022ko urriaren 9a

Izaskun Alberdi. J.M.

Izaskun Alberdi tolosarrak 75 urte ditu eta 2007tik hartzen du parte Beti Ikasten jardunaldietan.

Noiztik hartzen duzu parte eskola hauetan?

2007tik parte hartzen dut eta hastera doana niretzako 16. ikasturtea izango da.

Zergatik eman zenuen izena?

Orduan nik erretiro aurreratua hartu nuen. Lana utzi nuen eta semeak hazi egin zitzaizkidan eta etxetik alde egin zuten. Zer egin ez dakizula geratzen zara.

Zertarako izan da baliagarria zuretzat ikastaro hauetan parte hartzea?

Uste dut gure belaunaldiko jendeak formazio gabezi bat izan dugula. Garai batean ikasi ez genuena ikasteko aukera eman dit Beti Ikastenek. Jakin-mina izan dut betidanik eta hori asetzeko aukera dut.

Zertan egin izan duzu lan zuk?

Administrari gisa lan egin izan nuen nik.

Hitzaldiren batek eman al dizu arreta bereziki urte guzti hauetan?

Hizlari bezala Juanjo Alvarez asko gustatzen zait. Gai batzuk interesekoak egiten zaizkit eta beste batzuk ez hainbeste, baina saiatzen naiz gehienetan azaltzen.

Lagunartea egin duzu Beti Ikastenen?

Bai. Hasierako garaietan parte hartzaile gutxiago ginen eta biribil batean biltzen ginen hizlariarekin batera. Horrek aukera gehiago ematen zuen galderak egiteko. Goxoagoa zen giroa. Eskola asko hazi da eta pozten naiz horregatik, baina freskotasuna galdu dela iruditzen zati.

Erlazionatuak

Ikasteari ez zaio behin ere uzten

Jon Miranda Labaien 2022 urr 09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!