Tolosa CF mendeurrena

Mikel Olaetxeak eta Antton Goikoetxeak ustekabeko oparia jaso dute

Ataria 2022ko urriaren 5a

Tolosa-Aurrera Pilota Elkarteko ordezkariei omenaldia egin zieten larunbatean Beotibar pilotalekuan, Tolosa CF-ren mendeurrenaren harira antolatutako pilota jaialdian.

Ana Garro eta Xabier Yanguas klubeko beste bi ordezkarik, oroigarri bana eman zieten Olaetxeari eta Goikoetxeari, ondorengo mezuarekin: «Eskerrik asko urte guzti hauetan pilotaren alde egindako lanagatik». Tolosa-Aurrera Pilota Elkartea, Tolosa CF klubaren pilota saileko elkartea da, eta 2015az geroztik da mendeurrena betetzen ari den klubaren parte.

Pilota jaialdiari dagokionez, herritar ugari elkartu zen frontoian. Hiru partida jokatu ziren. Lehenengoan, Lau eta Erdiko Txapelketako aurre-kanporaketako partida jokatu zuten Agirrek eta Bakaikoak, eta Agirrek irabazi zuen, 22-13. Ondoren, Jaka-Albisuk 15-22 galdu zuten Peña II-Arangurenen aurka, eta azken partidan Tolosa-Aurrerako pilotariak aritu ziren lehian: Altuna-Iztueta bikoak 22-19 irabazi zioten Amiano-Ugartemendiari.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!