Tolosa CF mendeurrena

Jaialdi ederra mendeurrenaren harira

Ataria 2022ko urriaren 1a

Tolosa CF-ren 100. urteurreneko ospakizunen barruan goi mailako pilotaz gozatzeko aukera izan da Beotibar pilotalekuan.

Hiru partidaz osatutako jaialdia antolatu du Tolosa CF-k. Batetik, Eusko Label lau eta erdiko Txapelketako aurrekanporaketako partida jokatu dute Agirrek eta Bakaikoak. Agirre gailendu zaio Bakaikoari 22-13ko markagailuarekin, beraz, lau eta erdikoan jokatzeko txartela eskuratu du.

Ondoren, Jaka-Albisuk Peña II-Mariezkurrena II-ren aurka jokatu dute, eta azken partidan Tolosa CFko pilotariak aritu dira lehian, Altuna-Iztueta eta Amiano-Ugartemendia. Herritar ugari izan da Beotibarren, pilotariek emandako ikuskizunaz gozatzeko, eta musika ere izan da giroa borobiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!