Balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo du Lurtarok

Ataria 2022ko irailaren 21a

Larunbatean izango da hitzordua, 11:00etan, Tolosako Gure Zirkuaren karpan.

Udako atsedenaldiaren ostean, hurrengo pausoak emateko indarberrituta heldu dio ikasturteari Lurtaro elkarteak. Horrela, balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dute. «Lurtaro elkarteko kideek beste pauso bat emateko garaia iritsi dela uste dugu; hori horrela, kooperatiba eratzeko proposamena eramango dugu bilerara», adierazi dute.

Honakoa izango da gai ordena:

  • Lurtaro elkartearen orain arteko bidea.
  • Gaur egungo egoera (elkartearen zein bazkidetza kanpainaren egoera, kooperatiba eratzeko aukerak).
  • Etorkizuneko proposamenak, eman beharreko hurrengo urratsak.

Lurtaro elkartearekin bat egin eta bazkide egin nahi dutenek, Lurtaro.eus/atxikitu web-orrian dute aukera.

Erlazionatuak

Ekoizpen kolektiborantz

Jon Miranda Labaien 2021 urr 20 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!