Bideoa

"Larre, belardi eta bestelako ekosistema irekiak hobeto ezagutzea da gure erronka"

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 8a

Tolosan ospatuko da aurten Eurasian Grassland Conference (Larre eta Belardien Nazioarteko Kongresua); irailaren 12tik 18ra izango da.

Biltzarraren hamazazpigarren edizioa izango da aurtengoa; urtero, Europako edo Asiako herrialde batean ospatzen da, eta aurten lehen aldiz ospatuko da eskualdean. Ekimenaren aurkezpena egin dute gaur Topic-en eta bertan izan dira Idoia Biurrun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Botanikan aditua, Olatz Peon Tolosako alkatea eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatua izan dira bertan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!