Bakearen Nazioarteko Jardunaldirako gonbidapenak, eskuragai

Ataria 2022ko abuztuaren 31

Pasa den uztailean eman zuten jardunaldien berri.

Irailaren 17an izango da jardunaldia Tolosan; Bakea, Artea eta Gazteak mahai ingururako eta abesbatzaren kontzerturako sarrerak doan eskuratu daitezke.

Unescoren Bakearen Nazioarteko Jardunaldiaren XX. edizioa ospatuko da Tolosan irailaren 17an. Egitarauak lau hitzordu izango dituela aurreratu dute. Goizean mahai inguru bat izango da Topic zentroan, arteak eta gazteek bakea lortzeko duten harremanean sakontzeko. Aldi berean, haurrentzako tailerrak ere eskainiko dituzte, paperezko txotxongiloak sortzen ikas dezaten. Arratsaldean, kultur martxa batek Tolosako Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu, nazioarteko bost abesbatzaren zuzeneko parte-hartzearekin. Eta iluntzean, abesbatza horiek kontzertu bat eskainiko dute Leidor aretoan, bakarka nahiz elkarrekin abestuz.

Mahai ingururako eta kontzerturako gonbidapenak, doan eskuratu daitezke jada Bakea.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!