Atzera begira

88 urte beteko dira Plaza Zaharrean euskarazko liburuak erre zituztela

Ataria 2024ko abuztuaren 3a

1936ko abuztuaren 11n frankistek euskarazko liburuak erre zituzten Tolosako Plaza Zaharrean. Hiria hartuta, Ixaka Lopez Mendizabal kultura eragilearen liburuak eta argitaletxea arpilatu zituzten.

1936ko abuztuaren 11n hartu zuten Tolosa tropa frankistek, 36ko gerra hasi eta aste gutxira. Harrika hautsi zituzten Ixaka Lopez Mendizabal zenaren argitaletxeko leihoak, eta lapurtu egin zituzten euskarazko lanak. Herriko liburutegitik eta eskoletatik ere eraman zituzten liburuak. Plaza Zaharrean ehunka liburu pilatu zituzten eta faxistek haiei su eman zieten.

Tolosako Udalak, duela zazpi urte, herriko liburutegiko eta eskoletako euskal liburuak ere erre zituztela adierazi zuen. Gertakariaren 80. urteurrenean, une «latz» horiek gogora ekarri nahi izan zituzten: Errautsetatik berpiztuz. «Su txondorrarekin, euskal kultura suntsitu nahi izan zuten, eta Euskal Pizkundea sutara kondenatu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!