Blues doinuen hiriburu

Ataria 2022ko uztailaren 2a

Tolosand Blues jaialdia ari da ospatzen herriko hainbat txokotan. Gaurko egitaraua Bluebird talde bizkaitarrak ireki du Lopez Mendizabal plazan.

Bilboko Bluebird taldearekin hasi da gaurko Tolosand Blues jaialdiko kontzertu sorta. Boskotea dira eta bertsioak jotzen dituzte. 19:00etako Cesar Crespo Madrilgo blues gitarra jotzailearen kontzertuarekin jarraituko du bluesaren sokak gaur. Tolosaldeko Ataria-k taldeen berezitasunak bildu ditu.

Egitaraua

Gaur:

  • 13:00. Bluebird, Lopez Mendizabal plazan.
  • 19:00. Cesar Crespo, Zerkausian.
  • 22:30. Nick Moss Band, Plaza Berrian.
  • 00:30. Armonica Fredy Band, Fronton kafetegian.

Bihar:

  • 13:00. Serious Business, Txurrerian.
  • 20:00. Nico Wayne Toussant, Plaza Berrian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!