Heroiek kaparik ez dutelako

Ataria 2022ko ekainaren 29a

Urtarrilean zendutako Iñaki Alonso Indio auzotarra omendu dute Antzerki Astearen barruan.

24. Amarozko Antzerki Astea ari dira ospatzen egunotan. Berezia da aurtengoa, Iñaki Alonso Indio urtarrilean zendu zen auzotarra gogoan izan dutelako. Hain justu, Mila esker, Indio izenburupean hitzaldi solasaldia egin dute goizean, eta ondoren Amarozko Auzo-etxearen kanpoaldean egin dute omenaldi ekitaldia. Amaia Agirre bertsolariak Akerbeltz espeleologia taldeko kidearen omenezko bertsoak bota ditu, agurra dantzatu diete bere gertukoei, eta bere omenez mosketoia jarri dute Auzo-etxearen hormetako batean. Eskerrik asko Indio. Heroiek ez dute kaparik irakur daiteke mosketoian.

Erlazionatuak

Iñaki Alonso 'Indio'-ri omenaldia

Iñigo Terradillos 2022 eka 29 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!