Iñaki Alonso Indio urtarrilean zendu zen auzotarra gogoan izan dute Amarozko Antzerki Astean. Hitzaldi solasaldia egin dute, eta ondoren Auzo-etxearen kanpoaldean egin dute omenaldi ekitaldia. Amaia Agirre bertsolariak Akerbeltz espeleologia taldeko kidearen omenezko bertsoak bota ditu, agurra dantzatu diete bere gertukoei, eta bere omenez mosketoia jarri dute Auzo-etxearen hormetako batean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?