Tolosako Trianguloa plaza izan da arratsaldeko geldialdi garrantzitsuenetako bat, eta bertan Udaberri dantza taldekoen ostean iritsi da udal ordezkarien txanda. Lehenik eta behin Olatz Peon alkateak agurra dantzatu du plazaren erdi-erdian. Atzetik, gainerako zinegotziek ere Peonen erritmora egin dute dantza. Bukatzean, jada, plazaren bueltan eskopetari guztiak zain zituzten azken tiroak jaurtitzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?