Tolosako San Joan festak 2022

Eskopetari, udalbatza eta Udal Musika Banda elkartuta, hasi da festa

Rebeka Calvo Gonzalez 2022ko ekainaren 24a

Txistulariek eman diote hasiera San Joan egunari. Udalbatzako kideen etxeetara joan dira goizean goiz, San Joan zortzikoa-ren doinuekin ekitaldiz betetako egunari hasiera ematera. Ohi bezala 09:30ean elkartu dira eguneko protagonista guztiak Plaza Zaharrean.

16 konpainietako 1.600 bat eskopetariak bildu dira gaur, Tolosako Plaza Zaharrean. Udalbatzako kideak zituzten zain udaletxeko balkoian eta konpainietako zuzendariek Olatz Peon alkatea agurtu ondoren hasi dituzte lehen deskargak. Hamaiketakoaren ondotik, Santa Maria plazan izango dute hurrengo hitzordua, bertan izango dira bordondantzariak eta erraldoiak, eta eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte, Euskal Herria plazara joan aurretik.

Erlazionatuak

Lehen tiro hotsak

Iñigo Terradillos 2022 eka 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!