Hodeiertz abesbatzak interpretatu duen San Joan zortzikoarekin amaitu da gaur gaueko ekitaldia. Jon Zabala tenorra eta Juanlu Jauregi baxua izan dira bakarlariak. Plazan zeuden herritar asko ere ausartu dira abestera, eta horrela, biharko egun handiaren zain geratu dira guztiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?