Tolosan ere piztu dute San Joan sua; hiru urteren ondoren, ohiko moduan egin dute ekitaldia. Hori bai, ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago zaparrada mardula izan da. Azkenean, ezkilen soinuekin batera, alkateak lore sorta sutara bota du eta udal musika bandak San Joan zortzikoa jo du oholtzan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?