Tolosako San Joan festak 2022

Helduen festa

Ataria 2022ko ekainaren 23a

Helduei zuzendutako festa eguna da gaurkoa San Joan jaien barruan. Otorduak, dantza, omenaldiak... askotariko ekitaldiak dituzte egun osoan.

Urteak zeramatzaten jubilatu eta pentsiodunek euren eguna aldarrikatzen San Joan jaietan, eta azken urteetan beraien lekua dute egitarauan. Hala, gaurkoan, Harizpe elkartean elkartu dira hamaiketakoa egiteko, eta eguerdian suziria botatzearekin batera hasi dute festa giroa.

Alde Zaharrerantz abiatu dira gero, txaranga eta guzti, jai giroa bertan zabaltzera. Bazkarirako, berriz, Zerkausian elkartu dira. 111 pertsona izan dira bertan, tartean, udaleko ordezkariak. Rufo Ruiz de Eguilaz izan dute bazkalostean txisteak kontatuz umore ukitua jarriz, eta omenduak ere izan dira. Hain justu, Anjel Izagirre, Juan Bautista Aranzabe Mate, Mari Karmen Cuarteto eta Venceslao Jimenez omendu dituzte, "jubilatu eta pentsiodunen alde lan handia egin dutelako". Lore sorta eta oroigarri bana jaso dituzte udaleko ordezkarien eskutik.

Festa giroak dantzaldiarekin jarraitu du, Iñigo Perurenaren akordeek lagunduta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!