Tolosako San Joan festak 2022

'Urpekontzi misteriotsua' Zumardiaundian

Leyre Carrasco 2022ko ekainaren 19a

Ikuskizunaz ez ezik, musikaz gozatu eta dantzan egiteko aukera izan dute hurbildu diren haurrek.

Urpekontzi misteriotsua izeneko ikuskizuna eskaini dute goizean Zumardiaundian. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako zuzendutako istorioa da, hain zuzen. Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, asfaltoa atzean utzi eta hondartzara joatea erabakitzen dute. Uretan jolasean dabiltzala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dute urrutian, baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...

XX. mendeko euskal abesti ospetsuen moldaketak egin ditu hirukoteak. Izan ere, antzerkia ez ezik, musika eta dantza ere uztartzen dira kontaketan zehar. Modu horretan, Zumardiaundira gerturatu diren ikusleak zutik jartzea lortu du taldeak, musikaren erritmora dantzan eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!