Jose Mari Anzaren Oroimenezko XLIV. Sariaren laburpen berezia

Ataria 2022ko ekainaren 19a

Oriako Txirrindulari Eskolak antolatzen duen afizionatu mailako Jose Mari Anzaren Oroimenezko XLIV. Saria proba izan zen atzo arratsaldean. Tolosan hasi eta bukatu zen, eta hiru itzuli eman zizkioten Alegia-Ordizia-Larraitz ibilbideari. Laburpen berezi honetan lasterketaren zati ezberdinak ikus daitezke, hainbat kameren bitartez grabatua.

Eta jarraian, lehen hiru sailkatuei, tartean, bigarren geratu zen Iñaki Diez tolosarra (Caja Rural), eta Aitor Aiertza Oriako Txirrindulari Eskolako ordezkariariari egindako elkarrizketa.

 

Atzoko lasterketaren kronika, sailkapena eta argazki galeria, hemen.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!